XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortaz, elektrodoetan bi ioi mota izatean, bakoitza produktu diferente bat bihurtuko al da, edo produktu berdin bihurtuko da? Esperimentuaren arabera nolakoak dira elektrodoetan sortzen diren erreakzioak, berdinak edo desberdinak elkarren artean? Aurkitzen al duzu inkoherentziaren bat, berez jazotzen den, eta ereduaren arabera, jazo beharko lukeenaren artean? Baltzuan jarri, testuaren interpretapena argituz.

Nola esplikatzen du eredu honek elektrizazio-egoera desberdinen izatea?/ Zeri eman zaio ioi izena?/ Zeri eman zaio katioi izena?/ Eta anioi izena?/ Zein da katioi eta anioien arteko desberdintasuna?/- Baltzuan jarri, beharrezkoa jotzen bada (IR-IK).

- Ondoko itaunei erantzun (IK): Ereduak nola esplikatzen du, substantzien agerpena elektrodoetan? Ereduaren arabera, zer jazo behar zaie, elektrizitate-atomo positiboak daramatzaten solutu-partikulei, berauei dagokien elektrodora heltzen direnean? (Hala fedea, zein elektrodotara iristen dira?) Ereduaren arabera, zer jazo behar zaie, elektrizitate-atomo negatiboak daramatzaten soluto-partikulei, berauei dagokien elektrodora heltzen direnean? Zein elektrodotara heltzen dira? Ereduaren arabera, nolakoak behar dute izan, katioiek eta anioiek berei dagozkien elektrizitate atomoak uztean sortzen diren partikulak? Berdinak edo desberdinak, elkarren artean?

- Testuari buruzko ariketen erantzunak sailkatu, (aurreragoko testuetara heda dezakezu) honako honi dagokionean (IK): Kontzeptuak / Egitateei buruzko azalpenak / Fenomenoaren datu / egite jakinak / Beste aspektuak.

- Baltzuan jarri, (IR-IK).

- Ondoko testua edo antzekoa irakurri eta beronez planteiatzen diren galderak erantzun (IK):